Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza GUINABAk bainugelen munduko marka onenen ordezkari eta banatzaile gisan, Hego Euskal Herriko saltoki eta profesional onenekin lan eginez. Egun, GUINABA hazkunde eta bilakaera etengabean murgilduta dago, bezero kontentagaitzenak gogobeteko dituzten produktu berriak non aurkituko.
Bokazio argia dugu; kalitatea eta zerbitzu integrala, hori dela eta, laguntza, aholkularitza eta zerbitzua eskaintzen ditugu, eta egunero ahalegintzen gara bezeroei bainugelako produktu berrienak eta konponbide onenak helarazten, sektoreko Estatuko zein atzerriko marka entzutetsuenen bermea eskainiz.
Bide luzea egindakoak gara, bai maila pertsonalean, bai profesionalean, eta instalazioak zentralizatuta ditugu. Hala, zerbitzu integrala eskaini diezaiekegu bezeroei, bai gure erakustokian zein bulegoetan, bai beren etxebizitzan, instalazioa, zerbitzu-teknikoa edota mantentze-lanak barne. Ez gara saltzearekin konformatzen, laguntza eskaini nahi baitiogu bezeroari, zer hautatu erabakitzeko. Bere aurreikuspen guztiak betetzea da gure helburua, bai berehalakoak, bai epe luzekoak. Bainugela egiteko, aldatzeko edota berritzeko asmoz daudenei aholkularitza eskainita, bezeroaren ametsetako bainugela egi bihurtzea da gure asmoa.
Erakusketa
Egunean izaten dugu erakusketa, gure bezeroek bertatik bertara egiaztatu dezaten gure katalogoko produktuak asko eta kalitatezkoak direla: konketa-armairuak, konketak, osagarriak, erradiadoreak, dutxaontziak eta manparak, txorrotak, ihinztagailu handiak eta ur-jauziak, hidromasajeak, spak, saunak, etab. Erabakia errazago hartzeko, estilo aniztasun handiena eskaintzen ahalegintzen gara, klasikoenetik abangoardiakoenera.
Merkataritza saila
Gure merkataritza sailak aholkularitza onena eta arreta profesionalena eskainiko dizkizu, baita telefono bidezko arreta, neurketak, aurrekontuak eta ordenagailuz egindako irudikapenak ere, guzti-guztiak zure zerbitzura, den-denaz arduratzeko. Gainera, berritasunak jakinaraziko dizkizugu agertu ahala, eta gure produktuen gaineko informazioa egunean dagoela ikusiko duzu.
Kudeaketa informatikoari esker, berehala izapidetzen ditugu zure eskaerak, kontsultak eta erreklamazioak, eskura ditugun baliabide guztiak erabilita. Gainera, irtenbide bizkor eta eraginkorrak bilatzeko ahalegintzeko konpromisoa hartu dugu, bezeroak behar duen une berean jaso dezan produktu egokia.
Biltegiak eta tailerrak
Errotazio handieneko artikuluak eduki ohi ditugu biltegian, behar denean, markak hausten dituen zerbitzua eskaini ahal izateko; hidromasajeko eta saunako kabinak, altzariak, manparak, ispiluak, konketak, konketa-gainekoak, spak, etab. Milaka manpara eta dutxaontzi dauzkagu stockean, premia dagoenean ez larritzeko, eta gure tailerrak prestatuta daude gure produktuak zure bainugelako neurri zehatzetara egokitzeko.
Zerbitzu teknikoa
Gure zerbitzu teknikoak gure produktu guztiak instalatzeko, egokitzeko eta zaintzeko behar diren baliabideak eta ezagutzak ditu. Gure egitekoa mota guztietako arazoei eta doikuntzei gure baliabideekin aurre egitea da, berehala eta aitzakiarik gabe.
Oraina eta etorkizuna
Horregatik guztiagatik iraun du urte hauetan guztietan gure hornitzaile onenekiko harremanak, eta aurrerantzean ere Estatuko eta atzerriko marka onenekin lanean segituko dugu. Munduko azoka onenetan parte hartzen dugu aldian behin: Frankfurt, Shangai, Bolonia, Valentzia, Bartzelona… Gure katalogoa produktu onenekin, merkatuko joera berriekin eta berrikuntzekin hornitzeko konpromisoa dugu.
Bezeroei laguntzen jarraitu nahi dugu, haien alboan aldatzen eta hazten. Horretarako, ateak irekita eduki ohi ditugu beti, baita burua adi ere, jasotzen ditugun iradokizunak eta gomendioak kontuan hartzeko. Gure produktuek eta zerbitzuek gogobetetze erabatekoa eta kalitate gorena eskaintzea da gure helburua, eta hala izango da. |